XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Elizan bear dan bezela, edo izketan, lotan, gorputz erdi-erorita egondu al naiz? Jai egunetan meza osoa entzun det?

Egun oietan bearrezkoak ez diran lanak egin? Nere menpekoei lana egiñ-arazi diet?

Saiatu naiz nere mendean daudenak jai-egunak gorde ta meza entzun dezaten? Pazkoz bete al det?

4) Nere gurasoak eta nere gaiñ daudenak maite ditut? Oien kontra itz egin det?

Beren beartasunetan lagundu ditut? Gurasoak jo edo asarre egondu naiz?

Beren aginduak zintzo bete ditut? Ill ziranen alde otoitz egiten det?

Beren il-ondorako naia bete det?

5) Nere biotzean norbaiten kontra gorrotorik bai-al det? Kalte egin al diot itzez edo egitez?

Norbait ill al det? Geiegi jan edo edan?

Norbaitekin kopet-illun ta mutur nago itzik eman gabe?

6) ta 9) Gogorazio zikiñei leku eman al diet?

Izketa ta begiratze zikiñak izan al ditut?

Nere buruarekin edo besteenbatekin, abereekin, gauza zikiñ ta aragizko pekaturik egin al det?

Besteenbatekin ba da, ezkondua edo ezkongaia zan? Apaiz, monja edo?

Liburu zikiñak irakurri edo begiratu ote ditut? Nere jantziak pekatu bidezkoak izan al dira?

Goizter edo berandu etxeratzen naiz gabetan?

7) eta 10) Lagun-projimuari bere ontasunetan kalte egin al diot? Zerbait lapurtu al det?

Lapurtu detana elizeko gauzenbat izan ote da?